ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
LIBURU BERRIAK
 
ZUZENEN SOTANAPEAN
Basakabiko ok
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
80 orrialde
Formatoa: 19 x 12 cm.
  • 9,50 €
 
GOAZEN izeneko liburu-bilduma berriak telesail arrakastatsua du oinarri.  
 
IKUSEZIN
Paul Auster
Itzultzailea/k: Oskar Arana
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
288 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 18 €
 
 Adam Walker 20 urteko gazte onbera Columbia unibertsitatean ari da literatura ikasketak egiten. Ideologikoki hanin grabeheratsua eta iraultzailea izan zen 60ko hamarkadan Walkerrek oso argi du zer norabidetan egin nahi dituen bere urratsak: ez du Vietnameko gerrara joan nahi eta poeta izan nahi du. Patuak,ordea,Rudol Born eta Margot bikote frantsesa lerratuko ditu bere bidean eta haren izana zein geroa bedurra,sexua eta lilura osagia nagusi dituen triangeluan harrapatuta geratuko da. Indarkeria gau baten ostean, hiruren arteko harremana eten egingo bada ere,bizitako esperientziaren mamu eta itzalek hil artean elkarri hari ikusezin batez lotuta atxikiko.  
 
ESKARMENTUAREN PAPERAK
Anjel Lertxundi
Saiakera
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
272 orrialde
Formatoa: 21 x 15 cm.
  • 18 €
  • 12,60 €
 
Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.  
 
MENDIKO BEHATOKIA
Pello Zabala
Saiakera
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
272 orrialde
Formatoa: 21 x 15 cm.
  • 18 €
  • 12,60 €
 
 Naturak bere hizkuntza propioa du,bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzaren poderios, harekin bat egitearen amorez, ulerzen saiatzea.Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua.
Liburuak agunerokoaren forma hartu du. Izadian gertazen ari dena apuntatuz eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak.
Batzuetan, oroitzapena ekarriko ditu gogora, besteetan, plazer estetikoa,inoiz gai sozialen bat... Pello Zabalari berezkoa zaion prosa poetikoarekin.
 
 
ELURRA SUTAN
Juan Kruz Igerabide
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
204 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 16 €
  • 11,20 €
 
Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.  
 
ZENBAKI LEHENEN BAKARDADEA
Paolo Giordano
Itzultzailea/k: Koldo Biguri
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
255 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 18,50 €
 
Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk are bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak deitzen dituztenak: zenbaki lehen horiek elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez baitago bien artean. Holakoak dira, adibidez, 11 eta 13a, edo 17 eta 19a, 41 eta 43a.  
 
EL NIÑO REPUBLICANO DE BERAUN
Jaime Rodríguez Salís
Alga
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
136 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 15 €
  • 10,50 €
 
La mirada infantil posee el irresistible atractivo de lo primario, de lo elemental. Tal vez sea ésa la razón por la que tan a menudo nos cautiva con su candorosa lucidez.

Cuando la realidad que eclosiona ante esa mirada es un hecho de las trágicas magnitudes de la Guerra Civil española, esa lucidez infantil –a veces paradójica, a veces descarnada, a veces piadosa– nos coloca certeramente ante nuestra propia realidad como seres humanos, ciudadanos y pueblos.

 
 
 
CHILLIDA ETA NI
Eli Landa
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
56 orrialde
Formatoa: 29,50 x 21 cm.
  • 16 €
 
Orain arte museoetako barrunbeetan itxita ezagutu ditut artelanak; baina, badakizu zer? Chillidaren eskultura deigarri horiek guztiak naturan daude, kalean, mendi-gainetan, itsasoari begira... zergatik ote? Zergatik dira bere lan guztiak harrizkoak, altzairuzkoak edo hormigoizkoak? Zergatik erabiltzen ote du, batik bat, kolore beltza? Bai kontu bitxiak!
Galdera horiei guztiei erantzuna eman nahian prestatu dut album eder hau zuk eta nik biok elkarrekin Eduardo Chillida eskultorea eta bere lanak ezagutu ditzagun. Zatoz prestatu dizudan “jolastegira” eta Chillida handiaren lan deigarriekin jolastu, esperimentatu eta jar ezazu ikasi duzun guztia proban!

 
 
 
HERRIA
Marie Darrieussecq
Itzultzailea/k: Xabier Payá
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
232 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 17,50 €
 
Marie sorterrira itzuli da. Gaztetan alde egin zuen, batik bat Pablo neba erotuari leku egokia topatu nahi ziotelako gurasoek. Semearen erotasuna menderakaitza egitean, ordea, gurasoek Yuoangui Herrira itzuli eta familia guztiz zatikatu zuten. Ama eskulturagile ospetsua da; aita amaren lorategian kokatutako karabana batean bizi da, jokoak bizitza hondatu zionetik. Mariek, Diego senarrak eta Tiot seme txikiak bizimodu berria bilatuko dute independentzia lortu berri duen Yuoangui Herrian, Frantzia eta Espainiaren arteko mendebaleko mugan kokatutako Estatu jaioberrian.

Mariek, idazlea izanik, liburu batean bilduko ditu ele zaharrean mintzo ez den idazle aberriratuaren bizipenak, sabelean alaba bat sortzen zaion bitartean.

 
 
 
MAITE NUEN
Anna Gavalda
Itzultzailea/k: Xabier Payá
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
200 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 16 €
 
Pierrek, 65 urteko gizon aberatsak, Chloé erraina eta bi ilobak etxera gonbidatu ditu. Pierren semeak Chloé abandonatu eta amorante batekin alde egin du; ama indarge sentitzen da umeen kargu egiteko eta edozein laguntza estimatuko du. Aitaginarrebak gizon harroputza dirudi, zakar samarra etxeko gonbidatuekin, baina denborak aurrera egin ahala, errainarekin duen harreman bereziari esker, gizonak konfiantza hartuko du eta sekretu handi bat kontatuko dio: bera ere maitemindu egin zen ezkonduta zegoen garaian, baina tentazioari eutsi, abenturari uko egin eta familiarekin segitu zuen, semeak ez bezala. Egoera beraren aurrean gizon bik hartutako bi bide guztiz ezberdin aurrez aurre azalduko dira.  
 
ARIMEN MAISUA
Irene Nemirovsky
Itzultzailea/k: Mikel Garmendia
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
255 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14 cm.
  • 18 €
 
Nahiz eta aldizkari batean argitaratu zuen epeka, Suite françaiseren arrakastasren ondoren, 2005ean, errekuperatu den eleberria da Arimen maisua.  
 
PIKNIKA IZOTZETAN
Andrei Kurkov
Itzultzailea/k: Olga Martínez de Marigorta
Ostiral Saila (gazte saila)
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
291 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,50 cm.
  • 18 €
 
Kurkovek gizarte post-sobietarreko alienazioaren erretratu umoretsua eskaintzen digu, gizarte mafiosoaren erretratu kritikoa.  
 
HAIEK ZERGATIK DEITZEN DIOTE EUSKAL HERRIA ETA GUK ITHAKA?
Marc Biosca i Llahí
Saiakera
Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
210 orrialde
Formatoa: 21 x 15 cm.
  • 19 €
  • 13,30 €
 
Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du.  
AURKI ATERATZEKOAK
  Babeli gorazarre. (Bizikidetzarako hizkuntza politika zilegi eta eraginkorra).Patxi Baztarrika.
  Babel o barbarie. (Una política lingüística legitima y eficaz para la convivencia). Patxi Baztarrika.
  La fragilidad de la porcelana. Enrique Mochales.
  Goizuetan bada gizon bat...(Trabukoen kantako misterioak). Patziku Perurena.
 
Copyright © 2010 Alberdania
  adimedia-k garatua