ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Egileak   STENDHAL, (Henri Beyle)
  Egileak
 

STENDHAL, (Henri Beyle)

 
(Grenoble, 1783-Paris, 1842). Literaturaren historiak eman duen idazlerik ospetsuenetako bat da. Literaturari, musikari, pinturari eta bidaiei buruzko hainbat liburu idatzi ondoren, nobelak idazteari ekin zion, nobelagintzak bere urrezko aroa izan zuen garaian, erromantizismoaren eta errealismoaren artean. Parmako kartusia honetaz gainera, Gorria eta beltza, Lucien Leuwen eta Armance dira bere nobela ezagunenak.

XIX. mendearen ispilu izanagatik, Stendhalen obrak ez du gaurkotasunik galdu, eta hizkuntza askotara itzuli dira beraren liburuak, gutxi izan baitira berak bezala irudimenezko mundu baten bidez eta fikzioaren indarraz irakurlea liluratzea lortu duten idazleak. Stendhalen obraren eraginak eta beraren obrak sortu duen jakin-minak bizi-bizirik diraute gaur egun.
 
   Egilearen liburuak Alberdanian
  Parmako kartusia
 
 
 
Copyright © 2017 Alberdania
  adimedia-k garatua