ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Egileak   INTZAGARAI, Ramon
  Egileak
 

INTZAGARAI, Ramon

 
Ramon Intzagarai Basterrarena “Elurmendi” (Donostia, 1878-1947)

San Bizenteko apaiza. Bihotzez eta bizitzez donostiarra. Donostia zaharreko hizkuntza eta historiaren zalea, zalerik inoiz izan bada. Idazketarako grina bizikoa, era askotako idazlanak utzi dizkigu: narrazioak, olerkiak, antzerki laburrak, kazetari-kronikak… Sortzaile ez ezik itzultzaile ere bada, Ipuiyak (1922) liburuak erakusten digunez. Ekoizpenari begiratuta, esan liteke Argia asterokoa (1921-1936) izan zela bere idazle-bizitzaren muina.

Erdaraz ere idatzi zuen, batik bat azken urteetan, eta horren emaitza Historia eclesiástica de San Sebastián (1950) liburua da.

Elurmendi dugu Lore Jokoekin batera sortu eta Euskal Pizkundearen bukaerarekin itzali zen donostiar idazleen belaunaldiko azken kate-begia.

 
 
   Egilearen liburuak Alberdanian
  Orain arte, kabuxak
 
 
 
Copyright © 2017 Alberdania
  adimedia-k garatua