ALBERDANIA
Alberdania
Books
Authors
Translators
Distributors
Translation rights
Shopping cart
My account
News bulletin
Press clippings
Publishing services
Subscribe,
to get the latest news from Alberdania.
RSS
You can subscribe to novelties.
 
 
Send to
Print page
 
 

GREG-6 irabazle JUUL SARIETAN

Euskal Herriko ikastoletako neska-mutikoek 2017an egin dituzten hauteskunde literarioetan, Greg-6, Etxean itxita liburua izan da irabazlea 10-12 urte bitarteko kategorian.

Greg-ek bazekien, lehenago ere, nolakoa den JUUL saria irabaztearen poza, bere 2. aleak, Rodrick-en legea izenburukoak ere irabazi baitzuen 2012ko hauteskunde lliterarioetan.

Larri dago Greg Heffley. Baten batek kalteak eragin ditu eskolan, eta Greg da lehen susmagarria. Baina, behingoagatik, oraingo honetan errugabea da… edo halako zerbait. Gregen arrastoaren atzetik dabil polizia, eta, orduan, elur-ekaitz batek etxean itxita uzten du Hoffley familia osoa. Gregek badaki elurra urtzen denean, azalpenak eman beharko dituela, baina bitartean… ba al dago ezer okerragorik oporretan familiarekin etxean itxita geratzea baino?

Gren egunkaria saila mundu osoko kritikariek goretsi dute, eta The New York Times egunkariaren bestsellerren zerrendan lehengo tokian egon da.

"Generoaren goia jo duen saila… umorea eta formula ezin arrakastatsuago bat oinarri dituena." Publishers Weekly

"Gregen egunkaria mundua konkistatzera dator". Time

"Haurrentzako inoizko sail arrakastatsuena". Washington Post

"Zure seme-alabei irakurtzea gustatzen bazaie, ondo… Gorroto badute, berriz, ondo baita ere: hau da beren liburua". The View
 
 

GREG-7. Bikotean hiru

Maitasuna dabil airean… baina zer esan nahi du horrek Greg Heffley-rentzat? Aurtengo San Balentin festak hankaz gora jarri du Gregen eskola. Pentsa!, azkenean bera ere mugitu da bikotekide bila! Laster konturatu da, ordea, bakarrik geratu daitekeela halako Gau Handian. Bere adiskide Rowleyk ere ez du bikotekiderik, baina hori gizajo baten kontsolagarria besterik ez da. Halako batean, batere uste ez duenean, ordea, Gregek bikotea osatzea lortzen du. Baina Rowley ere hor dago eta… bikotean hiru sartzen dira? Dena da posible. Baina ez dakigu nor izango den maitasun kontuan txapeldun.

IRAKURLEEK GREG MIRESTEN DUTE!

Mundu osoan barre algarak sortzen dituen nazioarteko bestsellerra.
 
 

GREG-5. Egia gordina

Greg Heffley-k beti izan du hazteko gogoa. Orain, ordea, adinean aurrera doala, dena horren dibertigarria ote da? Konturatu ere egin gabe neska eta mutilen festa mistoetako tentsiopean aurkitzen dugu, erantzukizun handiagoak hartuta eta adinari dagozkion aldaketa fisikologikoak agerian.

Eta, gainera, Rowleyrekin bere betiko lagunik onenarekin haserre dago. Onik aterako ote da aurrera? Edo amore eman behar ote du EGIA GORDINAren aurrean?
 
 

GREG-4. Egun zakurrak

Udako oporrak dira, eguraldi aparta dago, eta jendea gustura dabil kalean. Non da Greg Heffley, baina? Etxe zuloan, sartuta, gortinak itxita, bideo-jokoekin jolasean. Greg dioenez, "barrukoagoa" da bera, eta ametsetako oporraldia bizitzen ari da: betebeharrik ez, araurik ez… Amak, ordea, oso bestelako ikuspegia du uda idealaz… kalean gauzak egitearekin eta "familiarteko bizitzarekin" askoz ere lotuagoa.

Zer ikuspegi nagusituko ote da? Ba al liteke kide berri baten etorrerak dena gotik behera aldatzea Heffleytarrenean?
 
 
Copyright © 2017 Alberdania
  Developed by adimedia